Aldizkaria osorik ikusteko egin klik hemen
Aldizkaria osorik ikusteko egin klik hemen
Kurtso hasieran banatutako liburuskaren kopia topatuko duzu hemen Liburuxka osatua 09-00 (irekitzeko klik egin estekaren gainean, zure ordenagailura jaisteko kxaguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta hautatu “guardar destino como”)
AURKIBIDEA/ Indice:
Kurtso bukaeran erretiroa hartuko du. Ane Irurzun andereñoak. Ikasleek agurrean kantatu zioten bertsoa duzue hau. Ikasle, irakasle eta gurasoek eskerrak eman nahi dizkiogu ikastola eraikitzen egindako lan handiagatik
Orixe ikastolak duen jolasleku eskasia aspaldiko kontua da. Kanpanario eraikinetik Aldamar kaleko eraikinera aldatzeak onura nabariak ekarri baditu ere ez du jolaslekuen arazoa konpondu. Egun, estali gabeko bi patio txiki dira gure haurrek eraikin horretan jolasteko duten eremua. Aurtengo negu gorriak gainera agerian utzi du lehendik bagenekiena, estalkirik ezean egun askotan umeek jolas garaia eraikin barruan igaro behar dutela.
Urgulleko eraikineko jolaslekuak ere nahikoa juxtuak dira eta eskolak daraman matrikulazio gorakada ikusita gero eta nabarmenagoa da arazoa. Urgulleko eraikinak badu beste arazo bat gainera. Ibilgailuak ezin dira bertara iritsi eta larrialdi batean horrek itzuli ezinezko ondorioak ekar ditzake. Horretaz gain bertara igo ahal izateko oinezko pasadizoetatik bat itxi izanak eta bestea aldamioz inguratzeak pasabidea egoera desegokian utzi du.
Aldamar kaleko jolaslekua estaltzea dela eta zuzendaritzak aspaldi eskaera egin zuen Udaletxeko Hezkuntza sailera. Hasiera batean arazo tekniko soila zena (nola lortu estalkia lotzea etab.) orain badirudi zerbait gehiago dela, eraikina ondare katalogoan dagoela adierazi baitzaigu. Egoera honetan eta aurreko guztia aipatuta, organu gorenak zera erabaki zuen: iraunkorrak gutun bat idaztea Donostiako alkate jaunari eta Hezkuntza Sailburuari goian esandako guztia aipatzea eta soluzioak eskatzea. Espero dezagun arazo guzti hauek lehenbailehen konponbidean jartzea
Ikasturte bukaerarekin batera hainbat ekitaldi izan dira eta horien guztien berri laburra ekarri nahi genuke hona.
Ikasturte guztia Aitor Mendiluze bertsolarekin eta ikastolako andereñoekin bertso doinu eta teknikak ikasten igaro ondoren, lan horren emaitzak guraso eta senideei erakusteko, bertso saio atsegina eskaini zuten Orixeko 5. mailako neska-mutilek. Saioa Antzoki Zaharrean izan zen maiatzaren 25ean. Guztira 200 haur inguru igo ziren oholtza gainera: Orixe, La Salle, Mariaren Bihotza eta Santo Tomas ikastetxeetako bertsolariak.
Binaka-binaka oholtza gainera atera eta eskolan prestatutako bertso eta koplak kantatu zituzten entzuleen txalo artean.
Ikasturte bukaeran Orixeko jaiarekin batera egin izan den dantza, pandero eta kantu emanaldia jaialdiaren aurreko ostegunean, ekainak 4, izan dugu aurten. Eguna ez ezik, lekua ere berezia izan da aurtengoan: udaletxeko pleno aretoa lepo bete zen arratsaldeko 6e
tako hitzordurako.
Egun horretan L
ehen Hezkuntzako mailetan eskolaz kanpo dantzara, panderora eta kantu tailerrera joaten diren ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa agertu zuten bertaratutako guztien gozagarri. Txikienetatik hasi eta handienetara, dantza, pandero saioak eta kantu emanaldiak tartekatuz, ia bi orduko saio ederra eskaini zuten haurrek arduradunen eta andereñoen laguntzari esker. Arratsalde atsegina igaro zuten bai haurrek eta bai ikustera bertaratu ziren guztiek.
Urtero bezala, ekainaren lehengo larunbatean ospatu genuen aurten ere Orixe Ikastola osatzen dugun guztion jaia. Larunbat goiza giro tristearekin esnatu bazen ere, orduek aurrera egin ahala giroa berotuz joan zen eta euriak jaia errespetatu zuen. Goizeko 9,30etan hasi zen jaia handienen lasterketarekin. Alde Zaharrean zehar egindako korrika saioarekin berotu ondoren, hokey eta futbol partiduak jokatu zituzten Trinitate plazan. Bien bitartean gaztelu puzgarrietan saltoka ibili ziren txikienak Zuloaga plazan. 11etan iritsi zen txikienen lasterketaren ordua eta jarraian txokolate beroa.

Indarberritu ondoren kirolak izan ziren berriz ere nagusi Trinitate plazako gunean: herri kirolak, pilota eta guraso eta monitoreen arteko futbol partidua. Zuloaga plazan, berriz, aurpegiak margotzen eta puzgarrietan saltoka jarraitu zuten.
Ordu bata aldera atera ziren buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin kalez-kale.
Ordu bi t’erdietatik aurrera Urgulleko patioan giro ederrean bazkaldu genuen guraso, irakasle, eta haurrek. Arratsaldean Trinitate plazako erromeriak eman zion amaiera jaiari.
Orixe ikastolako ikasleek, arratsaldez, eskola orduak amaitutakoan eskola kiroleko jardueretan aritzeko aukera dute. Asko dira 7 urtetik aurrera horretan diharduten neska mutilak. Jarduera honen nondik norako nagusiak hobeto ezagutzeko Egoitz Ugartemendiarengana jo dugu, Orixeko kirol-koordinatzailea.
Egia esan parte hartzea altua da, %70a 2.mailatik hasi eta 6.mailararteko neska mutilen artean, hala ere hemendikan eskola kirolean parte hartzen ez dezuten guztiak animatu nahi zaituztet hurrengo urteari begira.
Ahalik eta kirol gehien pobratu eta egitea gustatzen zaigu adin honetan oso interesgarria iruditzen zaigulako.
Bai hala da, hiruhilabetero jarduera bereziak antolatzen ditugu.
Urteroko eskaintza nahiko zabala izaten da eta hurrengo urterako berritasun bat sartu nahian gabiltza. Kirol Patronatua eta beste zenbait ikastolarekin benjaminetan 3. hiruhilabetean eskubaloia egiteko aukera aztertzen ari gara. Lehenengo 2 hiruhilabetetan futbola eta saskibaloia egingo genituzke eta hirugarrenean berriz lehen aipatutako kirolez aparte eskubaloia sartzen saitu nahiko genuke. Alebinetan berriz ikasleen esku uzten dugu aukeraketa eta normalean mutiletan futbola eta saskibaloia aukeratzen dute eta neskek berriz hockey-a eta futbola.
Helburu nagusienak kirola eginez ondo pasatzea, hezitzea eta kirol ezberdinak ezagutzea da.
Denera aurten 13 monitore aritu gara aurrez aipatu ditugun jarduera guztiak aurrera eramateko. Normalean kirola gustatzen eta kirol munduan murgilduta dagoen jendea izan ohi da. Gainera saiatzen gara kirolaren inguruko ikasketak (TAFYD, kirol magisteritza, IVEF) eginak edukitzea edo ikasketak burutzen aritzea, hala ere onartu beharra dago oso zaila izaten dela perfil honetako hainbeste jende aurkitzea. Azken urteotan ikastolako ikasle ohiei monitore izateko aukera ematen ari gara gainera.
2008-2009 ikasturteko monitoreak hauek dira:
Orixe ikastolan, gure bizitzan betiko gordeko ditugun momentuak igaro ditugu, bai onak eta bai txarrak. Pare bat urte beranduago, ikastola honetan bizitutakoa gogoratzen dugunean, denok batera elkarrekin igarotako uneak etorriko zaizkigu burura.
Jendeak, bere gusturako Orixe txikiegia dela pentsa dezake, baina ez al da hori ikasleen artean lortutako laguntasunaren arrazoi? Denok elkarrekin egin diegu aurre arazoei eta arazo horiek, apurka-apurka gure arteko harremana sendotu dute. Hori, hein batean, ikasturte hauetan g
ure irakasleak izan direnei zor diegu, beraien laguntza paregabea izan baita.
Hala ere azpimarratu nahiko genuke, oraindik ikasturteko momentu magikoena falta zaigula, “Play back”-a. Gogor aritu gara egun horretarako entsaiatzen eta orain, eguna iristear dagoela, pena sentitzen dugu gure ikastola izandako honetan, egingo dugun azkeneko saioa delako, baina dena ondo irtengo dela pentsatzen dugu. Beraz, elkarrekin igaroko ditugun azkeneko egun hauek ongi aprobetxatu behar ditugu!
Dena den, ez dugu ahaztu behar aurtengo tutoreak dioten bezala, nahiz eta hurrengo urtean ikastolaz aldatu, lagunak betiko direla, berdin dela urrun edo hurbil egon, triste edo pozik, lagunak beti hor dauzkagula.
“PANTAILAK” ETXEAN ERABILTZEKO HEZKUNTZA-IRIZPIDEAK
TELEBISTA ERABILTZEKO HEZKUNTZA IRIZPIDEAK
INTERNET ETA ORDENAGAILUAK ERABILTZEKO HEZKUNTZA IRIZPIDEAK
Informazioa bilatzeko tresna gisako
BIDEOJOKOAK ERABILTZEKO HEZKUNTZA IRIZPIDEAK
Gai honen inguruko informazio gehiago:
“Familian hezi” proiektuaren web gunean aurkitu daitezkeen dokumentu gehiago: http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=e&color=bneg&padre=*E1&tema=*E1&padresub=RE1&subtema=10&textarea=RE1
Besteak beste…
Iturria: gurasoena.org, Eskola eta Familia atala http://gurasoena.org/documentoTemas/08FUSEPMA160920081003460940.pdf
Autoritatea izatea, eta ez autoritarismoa, oinarrizkoa da gure haurraren heziketarako. Muga eta helburu argiak ipini behar ditugu, zer dagoen ongi eta zer gaizki bereizi ahal izan dezan, baina gurasoen akatsik ohikoenetakoa gehiegizko tolerantzia da. Eta orduan arazoak hasten dira. Oreka batera iritsi behar da: nola lortu hori, autoritatea izateko?
Autoritatea gorantz doan balio bat da, eta guraso arduratsuek saiatu behar dute hori lortzen. Seme- alabekin ditugun jarduera zehatzen arabera lortzen edo galtzen da.
Hauek dira, sarritan, gurasoen autoritatea ahultzen eta indargabetzen duten akats nagusiak:
Seme-alaben aurrean prestigioa eta autoritate positiboa izaten laguntzen duten jarduera zehatz eta positiboak:
Eta oso garrantzitsua da kontuan hartzea teknika horiek benetan eraginkorrak izan daitezen bi faktore direla ezinbesteko: maitasuna eta zentzu komuna. Horiek izan ezean, ez dago ezer lortzerik.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Lan hau banatu, berbidali kopiatu epa aipatu dezakezu, baldin eta ez baduzu aldatzen edota merkataritza-helburuekin baliatzen. Erabiliz gero ohar hau jarri behar duzu eta aipatu egilea (Agintzari S. Coop. de Iniciativa Social), haren helbide elektronikoa gurasoena@gurasoena.org eta web tokia www.gurasoena.org. Todos los derechos reservados. Este documento puede ser redistribuido, reenviado, copiado o citado, siempre que no sea modificado o utilizado con fines comerciales. Incluye esta nota, así como la referencia a Agintzari S. Coop. de Iniciativa Social, junto con el correo electrónico: gurasoena@gurasoena.org y la dirección www.gurasoena.org.
Eskola Familiako ataleko artikulu gehiago gurasoena.org-e: Ikasteko ohitura nola sustatu (http://www.gurasoena.org/documentoTemas/08FUSEPM12160920080959000751.pdf)
Orixe Eguna gure ikastolaren kurtso bukaerako festa hurbiltzen ari da. Aurten bi egunetan egingo da:
Jaiaren antolatzeko mila lan sortzen dira eta oso egokia litzateke lanean arituko den guraso talde bat eratzea. Helburu horrekin gaur (maiatzak 27, asteazkena) bileratxo bat egingo dugu 19:00ean Zuloagako eraikinean. Anima zaitez!